XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. Aurrekoaren antzeko egoera batean heuretako batek bestea horma edo zutabe baten kontra gogor zanpatzen duenean, zanpatuzko besarkada deitzen da.

Bi besarkada hauek elkarren asmoak ezagutzen dituztenei dagozkie.

Topo egiterakoan lau besarkada moeta erabiltzen dira: 1. Jataveshitaka edo narrazti besarkada.

2. Vrikshadhirudhaka edo zuhaitzera igoera.

3. Tila-Tandulaka edo samo eta arroz ale nahasketa.

4. Kishraniraka edo esne eta urezko besarkada.

1. Emakume bat, narrazti bat zuhaitzari lotzen zaion bezala gizon bati itsasten zaionean, eta burua gizonarenaren aldera aurreratzen duenean musu eman asmoz eta, sutt sutt hots arin bati ihes egiten utziz, besarkatu eta amoroski so egiten dionean, narraztiaren lotura deituriko besarkada da.

2. Zuhaitzera igoera deituriko besarkada gertatzen da emakume batek bere hanka bat amorantearenaren gainean jarririk eta bestea iztarretako batean, besoetako bat giltzurdinen gainetik pasa eta bestea bizkarretik, ahapeka abesten badu besoetako haurra balu bezala, eta zuhaitzean gora igotzeko zeinua egiten badu gizonarengandik musu bat lortzeko.

Bi besarkada moeta hauek gizon amoratua zutik dagoenean gertatzen dira.

3. Amoratuek, ohe batean etzanik, herstuki besarkatzen dira baten beso eta iztarrak bestearen beso eta iztarrekin korapilaturik, imurtzitze era batean; besarkada honi samo eta arroz ale nahastea deitzen zaio.

4. Gizon bat eta emakume bat bortizki maite direnean eta, mina eta oinazea elkarri eragiteko beldurrik gabe, gorputzek elkar zulatu nahi balute bezala besarkatzen dira, bai emakumea gizonaren belaun gainean eserita badago, edo bere aurrean edo bere gainean berdin, besarkada honek esne eta ur nahasketa du izena.

Bi besarkada moeta hauek seksu elkartzeko unean gertatzen dira.

Hauek dira Babhravyak kontatu dizkigun zortzi besarkada moetak.